viernes, 20 de mayo de 2011

Lanpostua


Ametx erakundea
Jon Atxa
Zornotzan, 2011ko martxoaren 15an

Zuzendari hori:
Beñat Goikoetxea naiz, 19 urteko Zornotzar gazte bat. Leioako unibertsitatean ari naiz Fisikako karrera egiten, eta, horregatik, ez daukat aukerarik dirua nire kontu lortzeko. Horretaz gain, nahiko prestua naiz eta ondo moldatzen naiz umeekin, gainera, aurten monitoretzako titulua lortu dut. Gogo handia daukat ahalik eta bizkorren lanean hasteko, horregatik, zuen lanpostu proposamena ikustean ez nuen birritan pentsatu eta jarraian gutun hau idaztera abiatu nintzen.
Uste dut, nahiko aproposa naizela lan honetarako, lehen aipatu bezala, ondo moldatzen naizelako umeekin eta ideia berriak eman ahal ditudalako ekintzak egiteko orduan.
Nire gutuna kontuan hartuko duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea

Zoritxarrerako Bidea


Garai gogorrak ziren haiek, non manifestazioak, borrokak, iskanbilak, drogak, eguneroko kontuak ziren.
1970. urtea zen eta garai horretan Franco zen Espainaren jaun da jabe gerra zibila irabazi ondoren. Gerra guztietan bezalaxe irabazleak garaitua erreprimitu egiten zuen eta kasu honetan ez zen alderantziz gertatu. Frankistek gogor erreprimitzen zuten, errepublikaren alde egondako herrien aurka, beren artean, Euskal Herria, Katalunia etab.
Bada, garai horietan jaio zen Ekain.
Martxoko egun eguzkitsu bat zen eta zerua oskarbi zegoen. Arrantzaleak beraien arrainontziak Ondarroako portuan barrena sartzen zeuden kaioak ondoan zituztelarik arrainen bat arrapatzekoatan. Bada hori izango zen ziurrenik Ekainek bere bizitza osoan ikusiko zuen gauza ederrenetakoa baina zoritxarrez gogoratuko ez lukeena. Ekainen bizitza txikitatik hasi zen oso gogorra izaten baina mundu guztiak jasaten zuenez askenean ohitu egiten zen.
Lehenik eta behin eskolara iritzi bezain laster abesti faxistak kantatzen zituzten eta abestia jakin ez gero ( Ekainen kasua eta beste askorena) sekulako palizak jasotzen zituzten bere irakasleagatik. Gainera euskaraz hitz egitea ere delitu zen eta horren ondorioz egunak eman zituen zigortuta irakasleak lagun batekin euskaraz hitz egiten harrapatu ondoren.
Egun batean, zerbait berezirik gabe, Ekainek inoiz ahaztuko ez zuen jipoia jasan zuen bere irakasle falangistarengatik! Guztia "Cara al Sol" abestiaren letra ez jakiteagatik gertatu zen. Egun horretatik aurrera Ekain ez zen eskolara itzuli eta Bilbora joan zen bizitzera bere izebarekin.
Urteak joan ahala Ekain gizontzen joan zen. Izeba ez zen gehiegi arduratzen bere hezkuntzaz eta nahi zuen guztia egiten usten zion, bere esanetan nahiko heldua baitzen zer nahi zuen jakiteko. Horregatik bada zer egingo zuen 16 urteko mutil gazte batek, bizitza ahalik eta gehien bizi!
Baina garai horretan ez zuen oso ondo interpretatu bizitza bizitzearen esanahia!
Horregatik laster hasi zen behar ez zuen lagunekin elkartzen eta drogaren mundua gero eta hobeto ezagutzen eta honek laster ekarri zizkion lehenengo porruak eta alkohol botilak.

Horretaz gain gariko egoerak ez zuen asko lagundu Ekain.
Jipi moda alde batetik eta drogaren eskurapen errazak, onen sarrera ez baitzen kontrolatzen, zoritxarreranzko bideranzko ateak pixkanaka zabaltzen hasi zizkion.
Eta dena okertu egin zen zoritxarreko egun baten Ekain umezurtz gelditu zenean. Manifestazio batean gertatu zen eta Poliziak manifestatzaileen kontra gogor kargatu ondoren bi tirok amaitu zuten Ekainen gurasoen biziekin.
Ekainek oso lotuta handia zuen gurasoekin asko maite baitzituen. Nahiz eta asteburuetan bakarrik ikusi, bere bizitza zuzentzen zuten bakarrak ziren, beti baitzeuden bide egokienetik eramateko prest. Baina orain ez zuen inor, bere izeba ez baitzuen kontuan artzen. Horrek sekulako depresio mundu batean jauzarazi zion. Egoera melankoliako horrek tunel ilun bat zirudien non amaierako argia gero eta txikiagoa zen.
Bilbon, urte haietan drogaren eragina oso handia zen eta egunero jende gehiago ari zen sartzen kokaina eta heroinaren munduan. Eta beraiekin batera Ekain joan zen. Konturatu gabe 18 urte zituelarik jada probatuak zituen lehen kokainazko marrak. Gauero lagunekin, antro ilunetara joaten ziren porro batzuk erretzeko eta kokaina marra batzuk sartzeko garaiko Rollin Stons-en musika entzuten zuten bitartean.
Egoera penagarria izan arren, are okerragora joan zen.
Ekainek ez zuen jada drogaz gain beste ezertan pentsatzen. Obrero gisa lan egiten zuen, enpresa txiki batean non lan askoren truk lau txakur irabazten zuten baina berari berdin zitzaion berak gauza bat baino ez baitzuen buruan, droga ahalik eta arinen erostea. Gainera denbora aurrera joan ala kokainaren efektuak gutxitzen zihoazen Ekainen barruan eta, efektu gogorragoen bila, laster hasi zen lehenengo "txuteak" artzen.
Azkenean, Ekainen mundua ziklo batean baino ez zen oinarritzen, non dirua lortzearekin batera heroinaren bila zihoan, eta gainerako guztia berdin zitzaion.
Pixkanaka-pixkanaka heriotza ere hasi zen azaltzen beren bizitzan eta konturatu orduko, bere lagun erdia baino gehiago kanposantuan zeuden, eta beren lekua bertan zegoela gero eta argiago zuen.
Baina egun batean bere bizitza aldatu zuen pertsona bat azaldu zitzaion. Marta zuen izena eta neska kataluniar bat zen, Bartzelonakoa. San Mames futbol zelaian elkar ezagutu ziren Athletic eta Bartzelonaren arteko norgehiagoka batean. Elkar ikusi bezain pronto hasi ziren hizketan eta elar ezagutzen, animatzen zuten taldea desberdina izan arren. Eta konturatu orduko biak zeuden bata besteaz txoratuta.
Lehenengo egunak oso ederrak izan ziren Marta Bilbora joan baitzen bizitzera eta ez baitzuten distantzia arazorik. Opariak egiten ziren elkar eta Bizkaiko leku politenak bisitatu zituzten, Mundaka, hondartzak, mendiak etab.
Dena bikain zihoan, Marta, Ekainen egoeraz ohartu zen arte honek beti ezkutatu baitzion bere bizioa.
Martak guraso drogazaleak zituen eta horren ondorioz ezin zuen onartu Ekainek bere burua posointzea. Ori zela eta Ekainek behin eta berriz esaten zion utzi egingo zuela mundu hori, baina berarentzat bizioaren deia gogorregia zen, eta heroinak beste behin bakarrik utzi zuen, Martak utzi egin baitzuen.
Hurrengo hileak oso gogorrak izan ziren. Baten baino gehiagotan egon zen hil zorian. Egun batean ia koma bat sufritu ondoren ospitalean zela bere bizitzaren errealitateaz ohartu zen. Ez zeukan familiarik, eta irribarre bat ateratzeko gai zen pertsona bakarra galdu egin zuen heroina zela eta.
Orduan momentu horretan burua altxa zuen eta bere buruari zin egin zion maloak begietan zituelarik urte askotan izan ez zuen indar eta ausardiaz drogaren mundua utzi egingo zuela eta bizitza berri bat hasi nahi zuela.
Bi urte geroago.

Bartzelonako kaleak gendez beteta zeuden "la rambla" kaletik goitik behera. Ekain leihoan zegoen kanpoaldera begira eta etxe barruan Marta zegoen beren alaba txikiarekin.Ekain ia urtebete eta erdi zeraman "proiekto hombre"- tik irten zenetik. Egun artatik aurrera ez zuen droga apurrik probatu ezta tabakorik ere.
Orain bai, orain zoriontsu zen eta zoritxarreranzko bidearen ateak guztiz itxita zeuden berarentzat.

Erreklamazio orria

Elkar elkartea
Juan Antonio Beldarrain jauna
Ojenbarrena kalea 132
20341 Bilbo
Zornotzan, 2011ko otsailaren 12an
Zuzendari jauna:
Idatzi honekin aditzera eman nahi dut, Urritxe institutuan gertatzen ari zaigun arazoa eta espero dut idatzi honen bidez akordio onargarri batetara iriztea. Lehenik eta behin esan beharra dut, Urritxe institutuko lehenengo batxilergoko ikasle bat naizela, eta nahiko haserre nagoela zuen enpresak( Elkar elkartea) utziriko euskarako liburuekin. Liburuak agerian ez dauka okerrik, baina liburua zabaltzean eta orriak aurrera pasatzen zoazen einenan akats ugari ikusten dituzu. Lehenengo orrialdeak nahiko ongi daude baina ondo ikusiz gero, ohartuko zarete,liburuaren erdiko orri batzuk zuriz daudela eta beste batzuk distortsionatuta bezala. Ziurrenik inprenta arazo bat izan liteteke beraz kaleratu aurretik liburuen egoerari begiratzea gomendatzen dizuet. Baina arazo teknikoak alde batera utziz, beste arazo larri batez ohartu nahiz. Euskarako liburuan oso akats ortografiko larriak daude. Agian ni ez nahiz izango egokiena akats ortografikoei buruz ezer esateko baina euskarako liburu batean, non ikasle ugarik irakurri eta eredu bezala hartuko duten, oso larria iruditzen zait. Arazo larrienak alde batera utziz, liburuaren eskemaren aipamen bat egin nahiko nuke. Oso astuna egiten zaio ikasleari liburu orretatik ikastea, letra gehiegi baitauka eta azkenean guztiz nahasturik bukatzen duzu.
Bukatzeko, espero dut hurrengo urterako liburu hobeak kaleratzea eta kontu handia edukitzea kaleratutakoarekin.
Nire eskaera kontuan izango duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea

sábado, 26 de febrero de 2011

Gaztetako Maitasuna


Neskatoa barre algaraka zegoen, mutikoa bitartean berari zuzen-zuzen begira.

1992. urteko uda zen, ekainaren hasieran gutxi gora-behera, Gernikako jaietan. San Roketxu eguna zela eta Jon eta ver bi lagun onenak, Aitor eta Beñat, bertara joan ziren sorte pixkabat probatzera neskarenbat jauziko ote. Gau ederra zen, haize hotzak aurpegia freskatzen zuen egiten zuen sargoritik eta zeruan ilargia ikusgarri azaltzen zen izarren artean. Lehenik eta behin, tradizioz, txosnetarako bidea artu zuten lagunek. Kalimotxo eta zerbeza batzuk eskatu eta nesken bila hasi ziren denborarik galdu gabe. Beñat, koadrilako ligoia, segituan hasi zen ondoko neska batzuekin hizketan, baina horrek ez zuen eragotzi Jon arreta beste gauza baten egotea.
Mometu horretan izan zen Jonek lehen aldiz Maialen ikusi zuen unea. Nesk dantzaka eta algaraka zegoen bere lagunekin erromerian. Jonek, bere barneko odola irakiten zuela sumatu zuen, eta Olentzero ia urtebete bizkorrago iritzi zela, hori bai oparia hori! Neskatxak ile hori luze eta txirikordatua zuen begi berde batzuez lagundua. Gorputza kontuan izanez dero modako aldizkari batetik irtendakoa zirudien, greziar mitologiako jainkosarik ederrena ere itsusi geldituko zen bere parean. Jonek argi zeukan zer egin behar zuen. Adorez beterik gelditzen zitzaion kalimotxo apurra edan eta neskarengana urbildu zen, bazekien hura bere gaua izan behar zuela. Dena berak uste baino errazago irten zen eta ezin zen esan bera espezialista zela ligatzeko kasuetan. Lehenik eta behin neskak ez zeukan mutil-lagunik eta horretaz gain, garrantzitzuago, neskak begi onez ikusten zuen Jon, nabaritzen zitzaion gustoko zuela. Horregatik laster aurkeztu ziren biak bi musu emanda, telefonoa eman eta non bizi ziren galdetu ostean trago bana hartzera joan ziren txosnetara. Dena bikain zihoan eta Jonek bazekien ezin zuela horrelako aukerarik galdu. Azken tragoa edan eta buelta bat ematera joan ziren biak eskutik helduta. Esan beharra dago alkoholak asko errazten zuela egoera, Maialen umoretsu baitzegoen eta Jon lotsa zer zela ahaztuta. Lurrean etzan ziren urmael txiki baten ondoan. Pixkanaka pixkanaka elkarrengana hurbiltzen hasi ziren, azkenean Maialeen ezpain beroek Jon musukatu zuten arte. Horrela eman zuten denbora bat, bat batean Maialen negarrez hasi zen arte. Jon txundituta gelditu zen eta zer gertatze zitzaion galdetzean, hoenk erantzun zion pena handia zeukala, urrengo egunean, Inglaterrarako hegazkin bat hartu behar zuelako, eta ez zelako bueltatuko 5 urte barru, arkitekturako master bat egitera baitzihoan. Jonek momentu hartan hutsune bat sentitu zuen bere baitan,eta ordu batzuk lehenago bere barnea betezen zuen poza desagertu egin zen haziea balitz bezala…

15 urte geroago…

Jon iada gizon heldu bat zen. Bere 35urterekin, ahaztuak zituen gaztetan botatako juergak, dantzak, algarak… Orain lan postu bat zeukan, lan egiten esplotatzen zuen enpresa ziztrin batean. Egunero etxera buruko minarekin iristen zen estresa zela eta. Horretaz gain ezkonduta zegoen. Aitziber zuen izena bere emazteak. Jonek bazekien Aitziberrek ez zuela, baina berarekin jarraitzen zuela bakarrik bizi ezin zuelako, eta egia esatearren berak ere iada ez zuen asko maite Aintzane. Hasierako urteak oso zoriontzuak izan ziren. Etxe berria, etorkizunerako planak, bidaik etab… errutinaren morroi bihurtzen hasi ziren arte. Egunero berdin zen, jaiki gosaldu, lanera joan, bazkaldu, lan egin, etxera buelta eta ohera. Beti berdina zen guztiz monotonoa. Gainera iada ahaztuak zituen zer ziren benetako musuak eta bakardadea zen lagunik lehialena urte haietan. Melankoliaz jositako mundu batean bizi zen. Dena zegoen ilun, egun batean espero ez zuen dei bat iritzi zitzaion arte. Jonek telefonoa hartu zuen eta Maiderren ahotsa entzutean bihotzak salto egin zion. Maider Ingalaterratik bueltan zen bertan 15 urte bizi izan ondoren. Jonen barnean aspaldi galdutako txispa hori agertu zitzaion, eta beste ezertan pentsatu gabe berarekin gelditzea pentsatu zuen. Jon pozak txoratzen zegoen Maider berriro ikustearren. Bazekien egun bakarreko zorakeria bat izan zela baina neska horrek sentiarazi ziona ez zion munduan beste inork sentiarazi eta orain berriro ikusteko aukera zuen. Bilbon, inaguratu berri zuten parke batean gelditu ziren. Bertara iristean Jonek ile horidun emakume bat ikusi zuen, azala zurbilago zuen, baina bere edertasunak bertan jarriatzen zuen. Bere aurrean zeukan bere gaztetako maitasuna.
Besaraka bero batez agurtu ziren. Maider ere pozez txoratzen zegoela ikusi zuen, negar malkoak bere azal lehunetik jaisten baitziren. Bere iraganari buruz galdetu zionean, Maiderrek barnean arantza bat zuela ohartu zen. Kostata baina pixkanak pixkanaka azaldu zion, nolatan gizon batekin ezkondu zen, baina txerri zikin hark hamar urtez batera egon ondoren beste emakume batekin engainatu zuela, eta horregatik zegoela berriro emen, bizitza berri bat hasteko asmoz.
Gero Jonen txanda tokatu zen eta hoenk era bere egoera tristea azaldu zion. Azkenean biak, beraien bizitza zein gogorra zen ikustean negarrez hasi ziren eta horrela egon ziren denbora luzez bata bestea lasaitzen. Egunak aurrera joan ala Jonen buruan ideia bakar bat zegoen. Dena pikutara bidaltzea eta Maiderrekin bertatik urrun joatea. Eta egun baten horrela egin zuen, adorea bildu eta dibortzioa eskatu zion emazteari. Nahiz eta familiarentzat golpe latza izan bera aske sentit zen eta Aitziber ez zen oso triste jarri egia esatearren. Agur lan ziztrinari, agur gezurrezko amodioari, agur trsitezia eta melankoliari.

Urtebete geroago…

Buenos Aireseko kaleak alaitsu zeuden. Etxe barruan ere bakea eta maitasuna arnasten zen. Maider sukaldean zegoen afaria prestatzen eta bitartean haur txikia bertan zen gauzak nahasten. Oraindik jaioberria izan arren Jonen ustean munduko gauzarik ederrena zen, eta ez zegoen oker. Orain bai, orain zoriontsu eta lasai bizi ziren.

Amaiera

jueves, 10 de junio de 2010

-AMA LURRA ZAINDU BEHAR DUGU-


Gure lurra gauza askoz dago osatuta (ibaiak, itsasoak, animaliak, landareak…)
Hauek naturan oreka bat mantentzen dute, hau da, denek elkarren beharra daukate. Gizakia ere zirkulu horretan dago sartuta baina gertatzen dena zera da, gizakiak bere ongizatea hobetzeko asmoz, natura kaltetzen dituen gauza ugari egin dituela.
Horregatik pentsatu beharra daukagu: ongi dago gure ongizatea hobetzea… Baina nolako ondorioekin?

Gizakia sortu zenetik, beti egon da naturarekin harremanetan. Elikagaiak eta premiak bertatik asetu ditu, baina beti neurri egoki batean gaur egun arte.
XVIII. mendean iraultza industriala gertatu zen, eta mundu osoan zehar hasi ziren fabrikak jartzen. Honek oso aurrerapen handiak ekarri zituen produkzio arloan eta gizakiaren egoera hobetu egin zen, naturarena ostera, ez.
Zoritxarrez ordutik gaur egunera arte, berdin jarraitu dugu: natura gehiegi ustiatzen, kutsatzen eta kalte egiten guri “pertsona modernoari” ezer falta ez dakigun


Baina horretaz gain badaude gure ingurua kaltetzen duten beste faktore batzuk ere:

- Nekazaritza eta abeltzaintza: Hauek oso garrantzitsuak izan diren bi faktore dira. Ondo erabiliz gero ez legoke arazorik baina, nahita nahiez, hau ez da horrela. Basoak, flora eta fauna kaltetu egiten dira gehiegizko ustiapenagatik. Horretaz gain ingurugiroa guztiz eraldatzen da.
-Energia ekoizteko modua: Gaur egun energia beharrezkoa da, baina noski, hau sortzeko material batzuk behar dira, eta zoritxarrez, nahiz eta material berriztagarriak egon, material ez berriztagarriak erabiltzen dira gehien, eta noski, hauek dira kutsagarrienak. Adibide argi bi: zentral termikoak eta zentral nuklearrak.
-Zentral termikoa: Hauetan energia ekoizteko gasa erre egiten da, eta bertan sortutako gasak airera botatzen dira. Aire hau askotan kutsagarria da eta kalte egiten dio atmosferari.
-Zentral nuklearrak: Bertan material erradioaktiboa erabiltzen da eta ingurua erradiazioz bete eta hondakin oso toxikoak sortzen dira.
-Mineralen ekoizpena: Meategien ustiaketan energia ugari kontsumintzen da. Horretarako lurra zulatu egiten da eta ondorioz kutsatu egiten da. Horretaz gain oso bizkor ari gara mineralak ekoizten eta horrela jarraituz gero, laster agortu egingo dira.

Adibide hauetaz gain badaude askoz faktore gehiago, adibidez, gehiegizko urbanizazioa (populazioa asko hasten ari denez, etxebizitza gehiago behar dira, horretarako lurrak apurtu behar dira eta baso eta leku ugari galtzen dira), arrantza( arrain ugari galtzen dira) gerrak, askotan ez da kontuan hartzen, baina ekosistema asko kaltetzen da gehien bat arma kimikoak erabiltzen direnean.



Arazo guzti hauek gure ingurua kaltetzen dute eta bero efektua deritzogun arazoa dakar.
Gure planeta babesten duen ozono geruzak gu unibertsoko material kaltegarrietatik babesten gaitu (adibidez eguzkiaren izpi ultramoretatik), hau da, ezkutu bat eratzen du. Baina guk C02 gehiegi isurtzen dugunez, hau atmosferan gelditzen da harrapatuta irten ezinik, eta honek gure planeta berotzen du. Oso egoera kaltegarriak ekar ditzake gehiegizko berotze honek, batik bat, poloak urtzea eta ur mailak gora egitea herrialde asko urpean utziz.



Arazoak asko dira, konponbideak ez hainbeste ostera, baina badaude batzuk. Azken urte hauetan energia garbiak eta berriztagarriak hasi dira erabiltzen gero eta gehiago, gure etorkizun beltza aldatzeko. Energia mota hauek ez dute kutsatzen eta elektrizitatea sortzeko gai dira. Hauek ere badituzte alde txarrak, oraindik ez daude oso garatuta teknologikoki, eta honen ondorioz ez dute energia asko produzitzen, baina horregatik gogor ekin behar dugu arlo honetan lurrean bizirik jarraitzeko.
Honako hauek dira energia berdeak edo energia berriztagarriak:
-Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erroten erabili zuen lehen aldiz. Gaur egun errota industrialak mugiaraztean bobinak mugiarazi eta elektrizitatea sortzen dute.
Eguzki-energia. Honako hau, eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
Hidraulikoa. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
Biomasa. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
Itsas energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko.
Geotermikoa. Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Gizakiak antzinatik erabiltzen du. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da. Honen adibide argia, “geyserrak”
Adibide hauekin bukatzen dut idazlan hau, ingurugiroa babesteko nahia duen gazte baten idazlana, hain zuzen ere.
Nik “Ingurugiroa maite dudalako” honen alde borroka egin beharra daukagula pentsatzen dut, guk planeta bakarra baitaukagu bizitzeko eta zaintzen ez badugu ez dugu edukiko nora joan.

Beñat Goikoetxea

lunes, 19 de abril de 2010

DIEGO ARMANDO MARADONA


Diego Armando Maradona, (*Lanus, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a) futbolari argentinarra, "Pelusa" ezizenez ezagutua. Historiako futbolari onenetariko bat kontsideratua, eta onena askoren ustetan.

Biografia

Diego Maradona eta Dalma Salvadora Francoren bostgarren haurra (lehen semea) da. Argentinos Juniorsen hasi zen jolasten 1976ko Urriaren 20ean, 15 urte zituela, Talleres de Córdobaren aurka. Bigarren denboran sartu zen zelaira 16. zenbakidun elastikoarekin. Egin zuen lehen jokaldia aurkakoari "kaño" bat izan zela esan ohi da.
1981ean Boca Juniorsari utzia izan zen, han Liga bat irabazi zuelarik.
1982an Bartzelona futbol taldera pasa zen, bertan bi denboraldi jokatu zituelarik. Nahiz eta Bartzelonan aparteko Maradona bat ikusi, Errege Kopa eta Liga irabazi zituena (biak Real Madriden aurka 1982-83 denboraldian), txorkatila lesio batek (Andoni Goikoetxeak sorturikoa) eta hepatitiak espainian arrakasta izateko zituen aukerak zapuztu zituzten.Josep Lluís Núñez taldeko lehendakariarekin zuen erlazio txarrak eta bere arazo ekonomikoek Barça uzteari eraman zioten.
1984ean Italiako SSC Nápolira aldatu zuten, hirurogeitamar urtetan txapelketa bat irabazi ez zuena.
1991n doping arazoengatik zigortzen dute. Hurrengo urtean Sevilla FC taldean jokatuko du berriro.
1993an futbol argentinarrera bueltatzen da, oraingoan Newell's Old Boys taldearen elastiko zurigorriarekin eta 1995ean Boca Juniorsera itzultzen da. Bertan jokatu zuen 1997ko urriaren 30ean futbol profesionala utzi zuen arte, Boca Juniorsak River Platea honen zelaian garaitu zuen partiduan.
Entrenatzaile gisa Mandiyú de Corrientes (1994) eta Racing Club (1995) talde argentinarrak zuzendu zituen.
Bere karrera drogomenpekotasunak lausotu zuen ikaragarri, bereziki kokainazaletasunak. Kuban eta Argentinan hainbat terapia jarraitu zituen.
Egun Boca Juniors taldearen kirol presidenteorde da. Argentinos Juniors taldearen zelaiak bere izena darama. Eliza maradoniar izeneko sektarentzat, Maradona euren jainkoa da.
Maradonari ospea eman zion beste gauza bat bere ordezkariak (managerrak) izan dira. 1980an Agustín Artigas jokalari ohia kontratatu zuen, futbol argentinarraren ezagule bikaina, baina europarra ezagutzen ez zuenez, hurrengo urtean utzi zuen alde batera. Ramiro Youngi esker 1981ean Bartzelonak fitxatzea lortu zuen. 1984an hasi zuen Guillermo Cóppolarekin harremana, 2004ra arte iraun zuena, finantza eskandalu bat tarteko.
2005eko abuztuaren 15ean telebista esatari moduan debutatu zuen La noche del 10 saioan. Lehen saioko gonbidatua Edson Arantes do Nascimento, «Pelé», aukeratu zuen, historiako beste jokalari onenetako bat, zeinarekin aspalditik harreman gatazkatsua duen.

Selekzio nazionala

Argentinako selekzioarekin munduko txapelketa hauek jokatu ditu: Espainia 82 (hamaikagarren postua), Mexiko 86 (txapeldun), Italia 90 (txapeldunorde) eta AEB 94 (txapelketatik bota zuten).
Gainera, Japoniako 1979ko 20 urtetik beherakoen mundiala irabazi zuen, txapelketako izarra izanik. Bestalde, Argentinako selekzioaren historian golik gehien sartu duen bigarren jokalaria da, Gabriel Batistutaren atzetik.
Selekzioarekin sartutako golen artean, Ingalaterrako selekzioari 1986ko Mexikoko mundialeko final laurdenetan sartu zizkionak gogoratuenetako batzuk dira. Lehendabizikoari berak La mano de Dios (jainkoaren eskua) izena eman zion, ezkerreko eskuaz sartu baitzuen. Bigarren gola munduko futbol txapelketen historiako golik onena hautatu zuten, bost jokalari ingeles eta porteroa driblatu ondoren.
Maradonak onartu du historian gutxienez bera baino hobeak diren bi jokalari egon direla, 1997an eskainitako elkarrizketa batean. Hala ere, bere jarraitzaileak ez dira iritzi berekoak. Munduko jokalaririk onena izendatu zuten botoen %53.6 jaso ondoren, 2000. urtean FIFAk internet bidez egindako inkesta baten ondorioz, nahiz eta Europan handik urtebetera argitaratu zen ikerketa baten arabera, botoen %30 hiru IP helbidetatik jaso ziren. Hortaz, bozkaketa honek ez du sinesgarritasun handiegirik.
Munduko bigarren jokalaririk onena izendatu zuten, birtualki Johan Cruyffekin berdinduta (65 eta 62 punturekin, hurrenez hurren), biak Pelé-ren atzetik (122 punturekin), 1999an Urrezko Baloiaren irabazleen artean egindako inkesta batean.

Taldeak

• Argentinos Juniors - (Argentina) - 1976-1980
• Boca Juniors - (Argentina) - 1980-1981
• FC Barcelona - (Espainia) - 1982-1984
• SSC Nápoli - (Italia) - 1984-1990
• Sevilla FC - (Espainia) - 1992-1993
• Newell's Old Boys - (Argentina) - 1993-1994
• Boca Juniors - (Argentina) - 1995-1997

Kopa Nazionalak

• Boca Juniors - (Argentina) - 1981
• FC Barcelona - (Espainia) - 1982 (Errege Kopa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1987
• SSC Nápoli - (Italia) - 1987 (Italiako Kopa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1990
• SSC Nápoli - (Italia) - 1990 (Italiako Superkopa)
Kopa Internazionalak

• Argentinako futbol selekzioa - (Argentina) - 1979 (Sub-20 Mundu Txapelketa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1989 (UEFA Kopa)
• Argentinako futbol selekzio nazionala - (Argentina) - 1986
• Argentinako futbol selekzio nazionala - (Argentina) - 1990 (Azpi txapeldun)
Mundu Kopan partehartzeak

• 1982ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1982
• 1986ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1986
• 1990ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1990
• 1994ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1994

lunes, 15 de marzo de 2010

Eskaera Alkateari

Nork: Beñat Goikoetxeak
Nori: Alkate jaunari

Alkate jaun hori:
Zornotzako gazte bat naiz, eta gutun honen bitartez adierazi nahi dut nire eskaria. Larreako San Isidro Bidea auzoan bizi naiz eta futbolaria naizen heinean, San Isidroko ermitara “footing” egitera joatea gustatzen zait. Hemen dago arazoa: Ez dago bidegorririk eta korrika egitea oso arriskutsu bilakatzen da kotxeak oso azkar pasatzen baitira zure ondotik.

Nik eskatzen dudana, bidegorri bat jartzea da. Bidegorria ez zen korrikalarientzat bakarrik izango, txirrindulari eta oinezkoentzat era oso komenigarria izango litzake. Segurtasuna oso garrantzitsua da eta hau egiteko ez litzateke itxaron behar zerbait txarra gertatu arte.

Honekin nire eskaria amaitutzat ematen dut.

Nire eskaria beteko duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea 2010-01-31