lunes, 15 de marzo de 2010

Eskaera Alkateari

Nork: Beñat Goikoetxeak
Nori: Alkate jaunari

Alkate jaun hori:
Zornotzako gazte bat naiz, eta gutun honen bitartez adierazi nahi dut nire eskaria. Larreako San Isidro Bidea auzoan bizi naiz eta futbolaria naizen heinean, San Isidroko ermitara “footing” egitera joatea gustatzen zait. Hemen dago arazoa: Ez dago bidegorririk eta korrika egitea oso arriskutsu bilakatzen da kotxeak oso azkar pasatzen baitira zure ondotik.

Nik eskatzen dudana, bidegorri bat jartzea da. Bidegorria ez zen korrikalarientzat bakarrik izango, txirrindulari eta oinezkoentzat era oso komenigarria izango litzake. Segurtasuna oso garrantzitsua da eta hau egiteko ez litzateke itxaron behar zerbait txarra gertatu arte.

Honekin nire eskaria amaitutzat ematen dut.

Nire eskaria beteko duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea 2010-01-31

-Amodiozko Gutuna-

Kaixo maitea….
Barruan sentitzen dudana ezin dut gehiago mantendu,
Eta gutun honen bidez gutxienez barrena asetu ahalko dut.

Ez dizut esango nor naizen, nolakoa naizen, zure adinekoa naizen, edo zure klasean nagoen.
Baina esan beharra daukat, zenbat maite zaitudan!

Egunero zure urrezko ile kizkurtua ikusten dudanean, txora-txora gelditzen nahiz, ahoa zabalik dudala. Ondoren zure gorputz lirainari erreparatzen diot eta momentu horretan nire barrena sutan jartzen da.

Gainera zure ezpain finetara begiratzen dudan bakoitzean, zu musukatzeko gogoak inguratzen dit barrena, baina oraingoz, aguantatu beharra daukat zure bihotz barruan ez baitago niretzako lekurik.

Niregana hurbiltzen zaren bakoitzean, bihotza arin-arin taupaka hasten zait, zer esango didazun pentsatzen, baina orduantxe beste mutil batengana zoaz zure irribarre gozoaz ni alde batera utziz. Momentu horietan bihotzak min egiten dit barruan dudan tristura dela eta, baina bizitza horrelakoa da, aguantatu beharko….

Horregatik hori pentsatzean triste samar jartzen nahiz, baina esperantza apur bat heltzen zait, zu eta ni, inoiz lagun sinple batzuk baino gehiago izango garela pentsatzeak.

Espero dut gutun honen bidez nire sentimenduak agerian usteaz gain, zure bihotzeko ateak zabaltzea, eta noski….. Ni sartzen lehena izatea!

Honekin, nire gutuna amaitzen dut zenbat maite zaitudan esanez.

Maite zaitut eta ez zaitut inoiz ahaztuko.

Zure maitale ezkutua.