sábado, 26 de febrero de 2011

Gaztetako Maitasuna


Neskatoa barre algaraka zegoen, mutikoa bitartean berari zuzen-zuzen begira.

1992. urteko uda zen, ekainaren hasieran gutxi gora-behera, Gernikako jaietan. San Roketxu eguna zela eta Jon eta ver bi lagun onenak, Aitor eta Beñat, bertara joan ziren sorte pixkabat probatzera neskarenbat jauziko ote. Gau ederra zen, haize hotzak aurpegia freskatzen zuen egiten zuen sargoritik eta zeruan ilargia ikusgarri azaltzen zen izarren artean. Lehenik eta behin, tradizioz, txosnetarako bidea artu zuten lagunek. Kalimotxo eta zerbeza batzuk eskatu eta nesken bila hasi ziren denborarik galdu gabe. Beñat, koadrilako ligoia, segituan hasi zen ondoko neska batzuekin hizketan, baina horrek ez zuen eragotzi Jon arreta beste gauza baten egotea.
Mometu horretan izan zen Jonek lehen aldiz Maialen ikusi zuen unea. Nesk dantzaka eta algaraka zegoen bere lagunekin erromerian. Jonek, bere barneko odola irakiten zuela sumatu zuen, eta Olentzero ia urtebete bizkorrago iritzi zela, hori bai oparia hori! Neskatxak ile hori luze eta txirikordatua zuen begi berde batzuez lagundua. Gorputza kontuan izanez dero modako aldizkari batetik irtendakoa zirudien, greziar mitologiako jainkosarik ederrena ere itsusi geldituko zen bere parean. Jonek argi zeukan zer egin behar zuen. Adorez beterik gelditzen zitzaion kalimotxo apurra edan eta neskarengana urbildu zen, bazekien hura bere gaua izan behar zuela. Dena berak uste baino errazago irten zen eta ezin zen esan bera espezialista zela ligatzeko kasuetan. Lehenik eta behin neskak ez zeukan mutil-lagunik eta horretaz gain, garrantzitzuago, neskak begi onez ikusten zuen Jon, nabaritzen zitzaion gustoko zuela. Horregatik laster aurkeztu ziren biak bi musu emanda, telefonoa eman eta non bizi ziren galdetu ostean trago bana hartzera joan ziren txosnetara. Dena bikain zihoan eta Jonek bazekien ezin zuela horrelako aukerarik galdu. Azken tragoa edan eta buelta bat ematera joan ziren biak eskutik helduta. Esan beharra dago alkoholak asko errazten zuela egoera, Maialen umoretsu baitzegoen eta Jon lotsa zer zela ahaztuta. Lurrean etzan ziren urmael txiki baten ondoan. Pixkanaka pixkanaka elkarrengana hurbiltzen hasi ziren, azkenean Maialeen ezpain beroek Jon musukatu zuten arte. Horrela eman zuten denbora bat, bat batean Maialen negarrez hasi zen arte. Jon txundituta gelditu zen eta zer gertatze zitzaion galdetzean, hoenk erantzun zion pena handia zeukala, urrengo egunean, Inglaterrarako hegazkin bat hartu behar zuelako, eta ez zelako bueltatuko 5 urte barru, arkitekturako master bat egitera baitzihoan. Jonek momentu hartan hutsune bat sentitu zuen bere baitan,eta ordu batzuk lehenago bere barnea betezen zuen poza desagertu egin zen haziea balitz bezala…

15 urte geroago…

Jon iada gizon heldu bat zen. Bere 35urterekin, ahaztuak zituen gaztetan botatako juergak, dantzak, algarak… Orain lan postu bat zeukan, lan egiten esplotatzen zuen enpresa ziztrin batean. Egunero etxera buruko minarekin iristen zen estresa zela eta. Horretaz gain ezkonduta zegoen. Aitziber zuen izena bere emazteak. Jonek bazekien Aitziberrek ez zuela, baina berarekin jarraitzen zuela bakarrik bizi ezin zuelako, eta egia esatearren berak ere iada ez zuen asko maite Aintzane. Hasierako urteak oso zoriontzuak izan ziren. Etxe berria, etorkizunerako planak, bidaik etab… errutinaren morroi bihurtzen hasi ziren arte. Egunero berdin zen, jaiki gosaldu, lanera joan, bazkaldu, lan egin, etxera buelta eta ohera. Beti berdina zen guztiz monotonoa. Gainera iada ahaztuak zituen zer ziren benetako musuak eta bakardadea zen lagunik lehialena urte haietan. Melankoliaz jositako mundu batean bizi zen. Dena zegoen ilun, egun batean espero ez zuen dei bat iritzi zitzaion arte. Jonek telefonoa hartu zuen eta Maiderren ahotsa entzutean bihotzak salto egin zion. Maider Ingalaterratik bueltan zen bertan 15 urte bizi izan ondoren. Jonen barnean aspaldi galdutako txispa hori agertu zitzaion, eta beste ezertan pentsatu gabe berarekin gelditzea pentsatu zuen. Jon pozak txoratzen zegoen Maider berriro ikustearren. Bazekien egun bakarreko zorakeria bat izan zela baina neska horrek sentiarazi ziona ez zion munduan beste inork sentiarazi eta orain berriro ikusteko aukera zuen. Bilbon, inaguratu berri zuten parke batean gelditu ziren. Bertara iristean Jonek ile horidun emakume bat ikusi zuen, azala zurbilago zuen, baina bere edertasunak bertan jarriatzen zuen. Bere aurrean zeukan bere gaztetako maitasuna.
Besaraka bero batez agurtu ziren. Maider ere pozez txoratzen zegoela ikusi zuen, negar malkoak bere azal lehunetik jaisten baitziren. Bere iraganari buruz galdetu zionean, Maiderrek barnean arantza bat zuela ohartu zen. Kostata baina pixkanak pixkanaka azaldu zion, nolatan gizon batekin ezkondu zen, baina txerri zikin hark hamar urtez batera egon ondoren beste emakume batekin engainatu zuela, eta horregatik zegoela berriro emen, bizitza berri bat hasteko asmoz.
Gero Jonen txanda tokatu zen eta hoenk era bere egoera tristea azaldu zion. Azkenean biak, beraien bizitza zein gogorra zen ikustean negarrez hasi ziren eta horrela egon ziren denbora luzez bata bestea lasaitzen. Egunak aurrera joan ala Jonen buruan ideia bakar bat zegoen. Dena pikutara bidaltzea eta Maiderrekin bertatik urrun joatea. Eta egun baten horrela egin zuen, adorea bildu eta dibortzioa eskatu zion emazteari. Nahiz eta familiarentzat golpe latza izan bera aske sentit zen eta Aitziber ez zen oso triste jarri egia esatearren. Agur lan ziztrinari, agur gezurrezko amodioari, agur trsitezia eta melankoliari.

Urtebete geroago…

Buenos Aireseko kaleak alaitsu zeuden. Etxe barruan ere bakea eta maitasuna arnasten zen. Maider sukaldean zegoen afaria prestatzen eta bitartean haur txikia bertan zen gauzak nahasten. Oraindik jaioberria izan arren Jonen ustean munduko gauzarik ederrena zen, eta ez zegoen oker. Orain bai, orain zoriontsu eta lasai bizi ziren.

Amaiera