lunes, 15 de marzo de 2010

Eskaera Alkateari

Nork: Beñat Goikoetxeak
Nori: Alkate jaunari

Alkate jaun hori:
Zornotzako gazte bat naiz, eta gutun honen bitartez adierazi nahi dut nire eskaria. Larreako San Isidro Bidea auzoan bizi naiz eta futbolaria naizen heinean, San Isidroko ermitara “footing” egitera joatea gustatzen zait. Hemen dago arazoa: Ez dago bidegorririk eta korrika egitea oso arriskutsu bilakatzen da kotxeak oso azkar pasatzen baitira zure ondotik.

Nik eskatzen dudana, bidegorri bat jartzea da. Bidegorria ez zen korrikalarientzat bakarrik izango, txirrindulari eta oinezkoentzat era oso komenigarria izango litzake. Segurtasuna oso garrantzitsua da eta hau egiteko ez litzateke itxaron behar zerbait txarra gertatu arte.

Honekin nire eskaria amaitutzat ematen dut.

Nire eskaria beteko duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea 2010-01-31

No hay comentarios:

Publicar un comentario