Elkar elkartea
Juan Antonio Beldarrain jauna
Ojenbarrena kalea 132
20341 Bilbo
Zornotzan, 2011ko otsailaren 12an
Zuzendari jauna:
Idatzi honekin aditzera eman nahi dut, Urritxe institutuan gertatzen ari zaigun arazoa eta espero dut idatzi honen bidez akordio onargarri batetara iriztea. Lehenik eta behin esan beharra dut, Urritxe institutuko lehenengo batxilergoko ikasle bat naizela, eta nahiko haserre nagoela zuen enpresak( Elkar elkartea) utziriko euskarako liburuekin. Liburuak agerian ez dauka okerrik, baina liburua zabaltzean eta orriak aurrera pasatzen zoazen einenan akats ugari ikusten dituzu. Lehenengo orrialdeak nahiko ongi daude baina ondo ikusiz gero, ohartuko zarete,liburuaren erdiko orri batzuk zuriz daudela eta beste batzuk distortsionatuta bezala. Ziurrenik inprenta arazo bat izan liteteke beraz kaleratu aurretik liburuen egoerari begiratzea gomendatzen dizuet. Baina arazo teknikoak alde batera utziz, beste arazo larri batez ohartu nahiz. Euskarako liburuan oso akats ortografiko larriak daude. Agian ni ez nahiz izango egokiena akats ortografikoei buruz ezer esateko baina euskarako liburu batean, non ikasle ugarik irakurri eta eredu bezala hartuko duten, oso larria iruditzen zait. Arazo larrienak alde batera utziz, liburuaren eskemaren aipamen bat egin nahiko nuke. Oso astuna egiten zaio ikasleari liburu orretatik ikastea, letra gehiegi baitauka eta azkenean guztiz nahasturik bukatzen duzu.
Bukatzeko, espero dut hurrengo urterako liburu hobeak kaleratzea eta kontu handia edukitzea kaleratutakoarekin.
Nire eskaera kontuan izango duzuelakoan.
Beñat Goikoetxea
viernes, 20 de mayo de 2011
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario