lunes, 19 de abril de 2010
DIEGO ARMANDO MARADONA
Diego Armando Maradona, (*Lanus, Buenos Aires, 1960ko urriaren 30a) futbolari argentinarra, "Pelusa" ezizenez ezagutua. Historiako futbolari onenetariko bat kontsideratua, eta onena askoren ustetan.
Biografia
Diego Maradona eta Dalma Salvadora Francoren bostgarren haurra (lehen semea) da. Argentinos Juniorsen hasi zen jolasten 1976ko Urriaren 20ean, 15 urte zituela, Talleres de Córdobaren aurka. Bigarren denboran sartu zen zelaira 16. zenbakidun elastikoarekin. Egin zuen lehen jokaldia aurkakoari "kaño" bat izan zela esan ohi da.
1981ean Boca Juniorsari utzia izan zen, han Liga bat irabazi zuelarik.
1982an Bartzelona futbol taldera pasa zen, bertan bi denboraldi jokatu zituelarik. Nahiz eta Bartzelonan aparteko Maradona bat ikusi, Errege Kopa eta Liga irabazi zituena (biak Real Madriden aurka 1982-83 denboraldian), txorkatila lesio batek (Andoni Goikoetxeak sorturikoa) eta hepatitiak espainian arrakasta izateko zituen aukerak zapuztu zituzten.Josep Lluís Núñez taldeko lehendakariarekin zuen erlazio txarrak eta bere arazo ekonomikoek Barça uzteari eraman zioten.
1984ean Italiako SSC Nápolira aldatu zuten, hirurogeitamar urtetan txapelketa bat irabazi ez zuena.
1991n doping arazoengatik zigortzen dute. Hurrengo urtean Sevilla FC taldean jokatuko du berriro.
1993an futbol argentinarrera bueltatzen da, oraingoan Newell's Old Boys taldearen elastiko zurigorriarekin eta 1995ean Boca Juniorsera itzultzen da. Bertan jokatu zuen 1997ko urriaren 30ean futbol profesionala utzi zuen arte, Boca Juniorsak River Platea honen zelaian garaitu zuen partiduan.
Entrenatzaile gisa Mandiyú de Corrientes (1994) eta Racing Club (1995) talde argentinarrak zuzendu zituen.
Bere karrera drogomenpekotasunak lausotu zuen ikaragarri, bereziki kokainazaletasunak. Kuban eta Argentinan hainbat terapia jarraitu zituen.
Egun Boca Juniors taldearen kirol presidenteorde da. Argentinos Juniors taldearen zelaiak bere izena darama. Eliza maradoniar izeneko sektarentzat, Maradona euren jainkoa da.
Maradonari ospea eman zion beste gauza bat bere ordezkariak (managerrak) izan dira. 1980an Agustín Artigas jokalari ohia kontratatu zuen, futbol argentinarraren ezagule bikaina, baina europarra ezagutzen ez zuenez, hurrengo urtean utzi zuen alde batera. Ramiro Youngi esker 1981ean Bartzelonak fitxatzea lortu zuen. 1984an hasi zuen Guillermo Cóppolarekin harremana, 2004ra arte iraun zuena, finantza eskandalu bat tarteko.
2005eko abuztuaren 15ean telebista esatari moduan debutatu zuen La noche del 10 saioan. Lehen saioko gonbidatua Edson Arantes do Nascimento, «Pelé», aukeratu zuen, historiako beste jokalari onenetako bat, zeinarekin aspalditik harreman gatazkatsua duen.
Selekzio nazionala
Argentinako selekzioarekin munduko txapelketa hauek jokatu ditu: Espainia 82 (hamaikagarren postua), Mexiko 86 (txapeldun), Italia 90 (txapeldunorde) eta AEB 94 (txapelketatik bota zuten).
Gainera, Japoniako 1979ko 20 urtetik beherakoen mundiala irabazi zuen, txapelketako izarra izanik. Bestalde, Argentinako selekzioaren historian golik gehien sartu duen bigarren jokalaria da, Gabriel Batistutaren atzetik.
Selekzioarekin sartutako golen artean, Ingalaterrako selekzioari 1986ko Mexikoko mundialeko final laurdenetan sartu zizkionak gogoratuenetako batzuk dira. Lehendabizikoari berak La mano de Dios (jainkoaren eskua) izena eman zion, ezkerreko eskuaz sartu baitzuen. Bigarren gola munduko futbol txapelketen historiako golik onena hautatu zuten, bost jokalari ingeles eta porteroa driblatu ondoren.
Maradonak onartu du historian gutxienez bera baino hobeak diren bi jokalari egon direla, 1997an eskainitako elkarrizketa batean. Hala ere, bere jarraitzaileak ez dira iritzi berekoak. Munduko jokalaririk onena izendatu zuten botoen %53.6 jaso ondoren, 2000. urtean FIFAk internet bidez egindako inkesta baten ondorioz, nahiz eta Europan handik urtebetera argitaratu zen ikerketa baten arabera, botoen %30 hiru IP helbidetatik jaso ziren. Hortaz, bozkaketa honek ez du sinesgarritasun handiegirik.
Munduko bigarren jokalaririk onena izendatu zuten, birtualki Johan Cruyffekin berdinduta (65 eta 62 punturekin, hurrenez hurren), biak Pelé-ren atzetik (122 punturekin), 1999an Urrezko Baloiaren irabazleen artean egindako inkesta batean.
Taldeak
• Argentinos Juniors - (Argentina) - 1976-1980
• Boca Juniors - (Argentina) - 1980-1981
• FC Barcelona - (Espainia) - 1982-1984
• SSC Nápoli - (Italia) - 1984-1990
• Sevilla FC - (Espainia) - 1992-1993
• Newell's Old Boys - (Argentina) - 1993-1994
• Boca Juniors - (Argentina) - 1995-1997
Kopa Nazionalak
• Boca Juniors - (Argentina) - 1981
• FC Barcelona - (Espainia) - 1982 (Errege Kopa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1987
• SSC Nápoli - (Italia) - 1987 (Italiako Kopa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1990
• SSC Nápoli - (Italia) - 1990 (Italiako Superkopa)
Kopa Internazionalak
• Argentinako futbol selekzioa - (Argentina) - 1979 (Sub-20 Mundu Txapelketa)
• SSC Nápoli - (Italia) - 1989 (UEFA Kopa)
• Argentinako futbol selekzio nazionala - (Argentina) - 1986
• Argentinako futbol selekzio nazionala - (Argentina) - 1990 (Azpi txapeldun)
Mundu Kopan partehartzeak
• 1982ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1982
• 1986ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1986
• 1990ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1990
• 1994ko Futbol Mundu Kopa - (Argentina) - 1994
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario