domingo, 10 de enero de 2010

Amarekin elkarrizketan

- Egun on, ama, gaur inoiz baino politago ikusten zaitut.

- Joe Beñat, eta hau zer dela eta?

- Benetan. Baina horretaz gain beste gauza bat esan behar dizut. Gaur gauean festa bat egingo dute lagun baten etxean eta bertara joatea pentsatu dut.

- Banekien nik zerbait eskatu behar zenidala. Eta ze ordurarte gelditzea pentsatzen duzu?

- Egia esan.............. Bertan lo egitea pentsatu dugu.

- Zer?????????? Ezta pentsatu ere.

- Ama lasai zaitez. Gainera biharko arropak motxila batean eramango ditut.

- Berdin zait zer egingo duzun zure arropekin, baina gaur gauean etxean geldituko zara.

- Jooooo, ama............... Nahi duzun guztia egingo dut: arropak eskegi, sukaldea garbitu, nire logela txukundu...... Nahi duzuna, baina mesedez, utzi joaten.....

-Ongi da, ongi da. Baina esandako guztia egin beharko duzu. Gainera zerbait gertatuz gero ez zara urte osoan irtengo.

- Eskerrik asko!!! Oso ondo portatuko nahiz. Ez dakizu zenbat maite zaitudan, munduko amarik onena zara.

-Eta zu munduko mutilik astunena. Gainera onen truk...
Bihar goizean mendira etorriko zara familiarekin.

- Nola???????
Beñat Goikoetxea 4.D

No hay comentarios:

Publicar un comentario