domingo, 10 de enero de 2010

Amarekin elkarrizketan

- Egun on, ama, gaur inoiz baino politago ikusten zaitut.

- Joe Beñat, eta hau zer dela eta?

- Benetan. Baina horretaz gain beste gauza bat esan behar dizut. Gaur gauean festa bat egingo dute lagun baten etxean eta bertara joatea pentsatu dut.

- Banekien nik zerbait eskatu behar zenidala. Eta ze ordurarte gelditzea pentsatzen duzu?

- Egia esan.............. Bertan lo egitea pentsatu dugu.

- Zer?????????? Ezta pentsatu ere.

- Ama lasai zaitez. Gainera biharko arropak motxila batean eramango ditut.

- Berdin zait zer egingo duzun zure arropekin, baina gaur gauean etxean geldituko zara.

- Jooooo, ama............... Nahi duzun guztia egingo dut: arropak eskegi, sukaldea garbitu, nire logela txukundu...... Nahi duzuna, baina mesedez, utzi joaten.....

-Ongi da, ongi da. Baina esandako guztia egin beharko duzu. Gainera zerbait gertatuz gero ez zara urte osoan irtengo.

- Eskerrik asko!!! Oso ondo portatuko nahiz. Ez dakizu zenbat maite zaitudan, munduko amarik onena zara.

-Eta zu munduko mutilik astunena. Gainera onen truk...
Bihar goizean mendira etorriko zara familiarekin.

- Nola???????
Beñat Goikoetxea 4.D

Idazlana


IDAZLANA

Erle batek ziztatu izan balio; jaiki ote zitekeen hain azkar? Zer
bururatu ote zitzaion, ba, hari bat batean?
Goizeko 6:30ak ziren eta Mikel ohe gainean zegoen etzanda.
Ordu batzuk arinago Gernikako jaietan egona zen, eta gehiegi
edatearen ondorioz, orain burua bueltaka zuen.
Mareoa pasatzeko, komunera joan eta aurpegia uraz busti
zuen. Baina nekatuta zegoenez ohean sartu zen berriro eta ez
zen denbora asko pasa berriro loak hartu zuen arte.
Horrela jarraitu zuen amaren oihuak ametsetatik errealitatera
bueltan ekarri zuenerarte.
- Mikel! Mikel! Noiz arte pentsatzen duzu ohean egotea?
Dagoeneko eguerdiko ordubatak dira eta aiton-amonak datoz
etxera jaten.
- Banoa, banoa………….-hasi zen kezkatzen.
Oraindik izartu gabe zegoela, pasatako gaua gogoratzen hasi
zen. Orduan konturatu zen, ez zuela ezertxo ere ez gogoratzen.
Hasieran apurbat izutu egin zen baina laster ohartu zen hori
alkoholaren efektuetariko bat zela. Lehenengo erresaka eta
gero memoria falta, a zelako konbinazioa. Baina ez zen gehiegi
larritu ere, bazekielako bere lagun Aitorrek (futbolaria, sano-
sanoa) dena kontatuko ziola. Gutxienez bere lagunez
akordatzen zen.
Aiton-amonekin bazkaldu ostean, kalera irtetea pentsatu zuen.
Iturri ondoan gelditzen ziren beti, arratsaldeko 5etan .
Eta ez zuen utz egin, bostak puntuan ziren eta plazako iturrian
Aitor eta Ander zeuden, biak nekatu aurpegiekin.
- Kaixo. Zelako mozkorra atzokoa e? – esan zuen Mikelek.
- Baina ez zen barrerik egon. Horren ordez bi begirada
hiltzaile izan zen erantzuna.
- Gainera hori esateko aurpegia duzu – esan zion Anderrek.
-Baina zu zoratuta zaude ala? Badakizu zelako arazoan sartu
gaituzun? – Aitorrek.
-Baina….. Zer egin dut nik? Ez nahiz ezertaz gogoratzen. Zer egin nuen ba? – esan zuen Mikelek arduratuta.
- Zer egin zenuen? Xabierren neskalaguna musukatu adibidez? Gutxi iruditzen zaizu? – Aitorrek.
-Gainera okerrena, Xabier enteratu egin dela da. Hil egingo zaitu!
Baina ez zu bakarrik gu guztiok hilko gaitu! -esan zuten bi lagunek aztoratuta.
Hori entzutean Mikeli bihotza erritmo bizkorrean hasi zitzaion taupaka. Denbora gelditu egin zen berarentzat eta gauza on guztiak alde egin zuten bere pentsamendutik. Mikelek bazekien, Xabier oso mutil handia zela, ia bi metro eta sekulako bizkarra baitzeukan. Gainera bazekien ez zela oso mutil lasaia, pasadan egunean, borroka batean, hiru mutil “K.O” utzi baitzituen, hauek futboleko baloia ez usteagatik. A zelako marroia!
Xabierren neskalaguna, Adara zeukan izena. Oso neska bitxia zen eta nahiko arraroa. Ez zen oso altua, ile beltza, eta erdi gotikoa zen. Nolatan musukatu ahal izan zuen horrelako friki bat?
Dena ametz gaizto bat zela pentsatu nahi zuen, baina zoritzarrez ez zen horrela.
Mikel lur jota geratu zen, a zelako hanka-sartzea! Ander eta Aitor etxera joan ziren hurrengo egunean azterketa baitzeukaten, eta bera bakarrik geratu zen parkeko iturriaren ondoko banku batean eserita. Gutxienez bi ordu pasatu zituen horrela, burua galduta, zeukan arazoaren aurrean zer egin ahal zuen pentsatzen.
Denbora aurrera zihoan, azkenean ahots eder batek bere mundutik bueltan ekarri zuen arte. Itsaso zen, bere txikitako lagunik onena. Oso neska ederra zen. Ile luze horia, begi berdeak eta ez oso altua. Gainera gorputzeko “kurbak” oso ondo nabaritzen zitzaizkion eta horrek sutan jartzen zuen Mikel. Betidanik gogoko zuen. Pasadan astean esatera, zihoan baina azkenean kikildu egin zen eta zion ezer ezan. Egia esan, guztiz maiteminduta zegoen.
- Kaixo Mikel. Pasadan eguneko mozkorra, errekuperatuta?
- Ez asko. Burua oraindik bueltaka daukat.
- “Noches alegres, mañanas tristes” esaten du atsotitzak.
- Egia. Baina okerrena da,naizela ezertaz gogoratzen.
Mikelek arraro samar nabaritzen zuen Itsaso. Inoiz baino alaiago zegoen eta bere begi berdeak ez ziren Mikelen begietatik aldentzen. Urduri samar hasi zen jartzen orregatik hitz egiten jarraitu zuen.
- Gainera sekulako marroia daukat gainean. Lagunek esan didatenez neska batekin joan nintzen or zehar eta uste dute neska hori, Adara dela, Xabierren neskalaguna. Orain honek akabatu egingo nau!
Orduan Itsaso barrezka hasi zen, bere irribarre ederra agerian utziz.
- Kokolo... Pasadan egunean neska batekin baino ez zinen egon, eta neska hori... Ni naiz! Eta orain memoria zure onera ekartzen saiatuko nahiz.
Orduan ezpainetan eman zion musu. Mikelen lehen musua edo gogoratzen zuen lehen musua bai behintzat.
Eta horrelaxe izan zen Mikelen lehen amodioa. Momentu horretan hamabost urte zeuzkan. Urteak pasa ahala beste neska batzuekin egongo zen, baina, dudagabe, lehen muxua beti izango zen ahaztezina berarentzat.

AMAIERA