jueves, 10 de junio de 2010
-AMA LURRA ZAINDU BEHAR DUGU-
Gure lurra gauza askoz dago osatuta (ibaiak, itsasoak, animaliak, landareak…)
Hauek naturan oreka bat mantentzen dute, hau da, denek elkarren beharra daukate. Gizakia ere zirkulu horretan dago sartuta baina gertatzen dena zera da, gizakiak bere ongizatea hobetzeko asmoz, natura kaltetzen dituen gauza ugari egin dituela.
Horregatik pentsatu beharra daukagu: ongi dago gure ongizatea hobetzea… Baina nolako ondorioekin?
Gizakia sortu zenetik, beti egon da naturarekin harremanetan. Elikagaiak eta premiak bertatik asetu ditu, baina beti neurri egoki batean gaur egun arte.
XVIII. mendean iraultza industriala gertatu zen, eta mundu osoan zehar hasi ziren fabrikak jartzen. Honek oso aurrerapen handiak ekarri zituen produkzio arloan eta gizakiaren egoera hobetu egin zen, naturarena ostera, ez.
Zoritxarrez ordutik gaur egunera arte, berdin jarraitu dugu: natura gehiegi ustiatzen, kutsatzen eta kalte egiten guri “pertsona modernoari” ezer falta ez dakigun
Baina horretaz gain badaude gure ingurua kaltetzen duten beste faktore batzuk ere:
- Nekazaritza eta abeltzaintza: Hauek oso garrantzitsuak izan diren bi faktore dira. Ondo erabiliz gero ez legoke arazorik baina, nahita nahiez, hau ez da horrela. Basoak, flora eta fauna kaltetu egiten dira gehiegizko ustiapenagatik. Horretaz gain ingurugiroa guztiz eraldatzen da.
-Energia ekoizteko modua: Gaur egun energia beharrezkoa da, baina noski, hau sortzeko material batzuk behar dira, eta zoritxarrez, nahiz eta material berriztagarriak egon, material ez berriztagarriak erabiltzen dira gehien, eta noski, hauek dira kutsagarrienak. Adibide argi bi: zentral termikoak eta zentral nuklearrak.
-Zentral termikoa: Hauetan energia ekoizteko gasa erre egiten da, eta bertan sortutako gasak airera botatzen dira. Aire hau askotan kutsagarria da eta kalte egiten dio atmosferari.
-Zentral nuklearrak: Bertan material erradioaktiboa erabiltzen da eta ingurua erradiazioz bete eta hondakin oso toxikoak sortzen dira.
-Mineralen ekoizpena: Meategien ustiaketan energia ugari kontsumintzen da. Horretarako lurra zulatu egiten da eta ondorioz kutsatu egiten da. Horretaz gain oso bizkor ari gara mineralak ekoizten eta horrela jarraituz gero, laster agortu egingo dira.
Adibide hauetaz gain badaude askoz faktore gehiago, adibidez, gehiegizko urbanizazioa (populazioa asko hasten ari denez, etxebizitza gehiago behar dira, horretarako lurrak apurtu behar dira eta baso eta leku ugari galtzen dira), arrantza( arrain ugari galtzen dira) gerrak, askotan ez da kontuan hartzen, baina ekosistema asko kaltetzen da gehien bat arma kimikoak erabiltzen direnean.
Arazo guzti hauek gure ingurua kaltetzen dute eta bero efektua deritzogun arazoa dakar.
Gure planeta babesten duen ozono geruzak gu unibertsoko material kaltegarrietatik babesten gaitu (adibidez eguzkiaren izpi ultramoretatik), hau da, ezkutu bat eratzen du. Baina guk C02 gehiegi isurtzen dugunez, hau atmosferan gelditzen da harrapatuta irten ezinik, eta honek gure planeta berotzen du. Oso egoera kaltegarriak ekar ditzake gehiegizko berotze honek, batik bat, poloak urtzea eta ur mailak gora egitea herrialde asko urpean utziz.
Arazoak asko dira, konponbideak ez hainbeste ostera, baina badaude batzuk. Azken urte hauetan energia garbiak eta berriztagarriak hasi dira erabiltzen gero eta gehiago, gure etorkizun beltza aldatzeko. Energia mota hauek ez dute kutsatzen eta elektrizitatea sortzeko gai dira. Hauek ere badituzte alde txarrak, oraindik ez daude oso garatuta teknologikoki, eta honen ondorioz ez dute energia asko produzitzen, baina horregatik gogor ekin behar dugu arlo honetan lurrean bizirik jarraitzeko.
Honako hauek dira energia berdeak edo energia berriztagarriak:
-Eolikoa. Haizeak eragiten edo sortzen duen energia da. Gizakiak erroten erabili zuen lehen aldiz. Gaur egun errota industrialak mugiaraztean bobinak mugiarazi eta elektrizitatea sortzen dute.
Eguzki-energia. Honako hau, eguzkitik Lurrera erradiazio elektromagnetiko itxuran iristen den energia mota da. Eguzkia iturri agortezina da, eta energia termikoa edo elektrizitatea sortzeko erabiltzen dugu.
Hidraulikoa. Ibaietako ura da energia honen sortzailea. Ura urtegi batean bilduko da, eta gero, altuera handi batetik erortzen utziko da turbina baten gainera, eta turbina horrek, jiratzean, elektrizitatea sortuko du.
Biomasa. Prozesu naturalek eraturiko konposatu organikoetatik lortzen da. Naturatik zeharka edo zuzenean ateratzen den energia-erregaia da biomasa.
Itsas energia. Energia lortzeko balio duten hiru itsas fenomeno daude: olatuak, mareak eta sakontasunaren araberako tenperatura-aldaketak eta horiek aprobetxatzen dira elektrizitatea lortzeko.
Geotermikoa. Lurrak bero itxuran gordetzen duen energia da. Gizakiak antzinatik erabiltzen du. Hori lortzeko, ura zorupean jartzen da, barnealdeko berotasuna oso handia den tokietan. Ur hori berotzean, ur-lurrun bihurtu, eta ur-lurruna elektrizitatea sortzeko erabiliko da. Honen adibide argia, “geyserrak”
Adibide hauekin bukatzen dut idazlan hau, ingurugiroa babesteko nahia duen gazte baten idazlana, hain zuzen ere.
Nik “Ingurugiroa maite dudalako” honen alde borroka egin beharra daukagula pentsatzen dut, guk planeta bakarra baitaukagu bizitzeko eta zaintzen ez badugu ez dugu edukiko nora joan.
Beñat Goikoetxea
Suscribirse a:
Entradas (Atom)